lurralde antolaketa eta ingurugiroa * hirigintza

Baztango lurralde antolaketaren eta ingurugiroaren azterketa * Baztango hirigintzaren azterketa (14 orri)

Lurralde antolaketaren eta ingurugiroaren azterketaren
Sarrera
1.Lurralde Antolaketaren jarduera eremua eskuarki erregioa da, hortaz, gure kasuan, gisako azterketarako Nafarroa bere osotasunean hartu beharko genuke. Alta, Baztan 375 km²ko eta hamabortz herriko udalerria dela kontuan hartuta, nahiz ñabardurekin, bidezkoa eta zilegia da Lurralde Antolaketaren ikuspegitik gure bailara, gure udalerria, gure jendartea eta ingurua aztertzea. Ildo horretan, azterketa honen nondik norakoa argitzeko bidean, lagungarria da Lurralde Antolaketarako Europako Agiriak Lurralde Antolaketaz 1983an egin zuen definizioa:
Jendarte baten politika, ekonomiko, sozial, kultural eta ekologikoaren adierazpen espaziala, zeinak helburu anitz dituen: eskualdeen garapen ekonomiko orekatua, bizi-kalitatea hobetzea, natur baliabideak zentzuz ustiatzea, ingurumena babestea eta, azkenik, lurraldearen erabilera zentzuzkoa egitea. Lurralde antolaketa bada, era berean, diziplina zientifikoa, teknika administratiboa eta ikuspegi global eta diziplina anitzekoan oinarrituz egiten den politika, zeinak eskualdeen garapen orekatua baitu helburua eta, printzipio gidari bati jarraiki, espazioaren antolaketa fisikoa gauzatzea.
2. Bertzalde, Baztango lurralde antolaketaren eta ingurugiroaren azterketa hau osatzeko ondoko txostenak nahitaezkoak dira: Baztango Agenda XXI eta Baztango Plan estratejikoa, eta maila orokorrago batean Nafarroako Lurralde Estrategia, eta, hura garatzen dituzten eta, oraino onartzeko dauden Lurralde Antolaketa Planak.

Hirigintzaren azterketaren
Sarrera
Udalerri mailan espazioa antolatu eta arautzeko tresna eta ezagutzen multzoari hirigintza deitzen diogu, eta, horren zehaztapen praktikoa Udal Plana da. Hala, Udal Plana udalak onartzen duen txosten betearazle bat da, udalerriko eremua antolatzen eta arautzen duena.
Udal Planak, funtsean, udalerriko lurzoru hiritarra eta ez-hiritarra bereizteaz gain, lurzoru urbanizagarria eta urbanizaezina zehazten ditu, hamarraldi baterako. Zehaztapen horietara iristeko hainbat aldagai aztertzen dituzte: aurrikuspen demografikoak, bizitzen-parkea, okupazio-eredua, lurraldearen ezaugarri fisikoak… Baita jendartearen geroari buruzko interesak ere. Noski, hegemonia kapitalista aldian, horrek, interes pribatu eta kapitalisten nagusitasuna erran nahi du, eraikuntza enpresa eta sustatzaileen interesen nagusitasuna hain zuzen.
Baztango lurralde antolaketaren eta ingurugiroaren azterketa * Baztango hirigintzaren azterketa (14 orri)