kultura

Kultur diagnosia (8 orri)


SARRERA, hainbat galdera

Kulturaren egoera aztertzeko diagnosia dugu hau, eta horretarako kultur eragile guzien ikuspuntua saiatu gara sartzen. Halere hasi baino lehen hainbat burutazio, eztabaida gai, sartu nahi ditugu.
- Elkarte/talde gehienek kexka bera dutela ikusi dugu: inplikazio eta ardura eza gero eta gehio zabaltzen ari dira gizartean eta honen ondorioz:
1. Herri mugimenduak antolatzen dituen kultur jardueretan jende gutti agertzen da.
2. Aktibitate hauek antolatzeko gero eta zailtasun gehio daude jendearen inplikazio faltagatik: infraestrukturak muntatu, ostatuko txandak egin…
- Egin dugun diagnosi xume honen ondorioz, eta ikuspuntu orokorra bat kontutan hartuta, adierazten diren kexa horiek benetakoak badira ere Baztango kultur mugimendua bizia eta anitza dela erran dezakegu (aho txikiz bada ere). Faltan hartzen duguna jarduera guzti hauen balorazio/jarraipen kuantitatibo nahiz kualitatiboa da. Konturatu gara noizbait zenbat herri jarduera egiten diren astehondar batean? eta urte oso batean? Kontatzen baditugu harrituta geldituko ginen!
- Arestian aipatutakoarekin lotuta kultur mugimenduaren koordinaketa falta nabarmena dagoela uste dugu. Hainbat proposamen azaldu dira honen inguruan: denen arteko agenda amankomuna osatzea (Baztandarren Biltzarrak ahaleginak egin zituen), kultur eragile guzien arteko koordinazio gunea antolatzea (hilabetero bilkurak egiten edo/ta internetek eskeintzen dituen baliabideak aprobetxatuz, gune birtualak asmatzen…).Bi helburu lortuko genituen tresna hauek erabiliz, lehena kultur jardueren deialdiak gero eta zabalagoak izatea eta bigarrenik elkarte/taldeen azpiegiturak denen esku paratzea (baliabide tekniko, pertsonalak eta egoitzak). Interes haundiko afera iruditzen zaigu hau.
- Agertu den bigarren kezka udaletxearekin zerikusia du. Denen artean ordaintzen ari garen hiru teknikari daude etxe horretan kultur aferekin zerikusia dutenak (kultur dinamizatzailea, euskara teknikaria eta kirol teknikaria). Haien lana zein da?
- Udaletxearekin jarrituz ikusi dugu berak antolatutako hainbat jarduera (argitaratzen duen kultur agenda ikusi bertzerik ez da egin behar) kanpoko entrepresei ematen diela gauzatu dezaten; modu berean margolariek egiten dituzten erakusketak ikuspuntu merkatilista batez antolatuta daude. Botere publikoak merkatilizazioa bultzatu behar du?
- Akitzeko, lana aitzina joan ahala konturatu gara hainbertze talde-elkarte-kultur eragile kanpo utzi ditugula. Aitzinago egin beharreko lana dugu hau.

Kultur diagnosia (8 orri)