instituzioak eta parte hartzea

Baztango instituzioak eta parte hartzea (4 orri)


EGOERAREN AZTERKETA

Baztango Instituzioak aztertzeko orduan, ezinbertzekoa da jakitea zein legean oinarritzen den. Eta horretarako, Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legera joan behar dugu. Lege honen 8. artikuluak arautzen du UDAL ORGANIZAZIOA. Baina kapitulu berean, eta 9. artikuluan, Baztango Aranari aitortzen dio ahalmen berezi bat, non eta, ohituraz izan duen antolaketari so eginez, Udala, Batzar Nagusia eta Herrietako batzarrak parte hartuko dute udalerriko Gobernu eta Administrazioan, berek onartutako
ordenantzetan oinarrituta.
Lege honen erran nahieraz eta ematen den aukeraz ez da inon eztabaidatu. Zergatik? Gure ustez hau da lehenbiziko lixatu behar den korapiloa Baztanen.
Sarrera hau egin eta, pasatuko gara gaur egun dauden Instituzioa eta beren funtzionamenduari buruzko azalpenak ematera.
Baztango instituzioak eta parte hartzea (4 orri)