gazteria

Baztango Gazteriari buruzko azterketa (8 orri)


SARRERA

Baztango gazteriariburuzko diagnosia egiterakoan, bertako gazteoi berexiki eragiten diguten arloei buruzko zatikatze bat egin dugu. Arlo hoietako bakoitzean oinarrituz, eta egungo egoerari buruzko hausnarketatik abiatuz, gazteriari dagokionez izan diren lorpenak, hutsuneak eta gazteek arlo hoken inguruko mugimenduetan dugun inplikazio maila aztertu dugu.
Bertzalde, gazteok arlo hoketako bakoitzean eragiteko dugun ahalmena ere hausnartu dugu eta dauden hutsuneak azpimarratzeaz gain, gabezi hokek konpontzeko edo aldatzen saiatzeko ideia/proposamen batzuk egiten saiatu gara.

Hasi aitzin azaldu diagnosi hau osatzerakoan sortu zaigun kezka haundiena dela baztango gazteriaren sektore mugatu batek soilik hartu duela parte. Eta beraz gazteria zabala izanik, soilik sentsibilitate jakin bateko gazteon ikuspuntutik egina dagoela jakinarazi nahi dugu, aportatu zezaketen bertze ikuspuntu aunitz kanpo gelditu direlarik. Hau dela eta gazteriari dagokionean arlo aunitz aipatu gabe utzi ditugu eta landutako bertze hainbat arlo hanka motz gelditu izana ulertzea eskatzen dizuegu.

Hunekin bat, idatzi hau probextuko dugu helarazteko, aurten Euskal Herri mailan dagoeneko abian dagoela marasma, goazen saretzera!Ekimena, honen helburua eskualdeka (kasuan Baztan) gazteriaren errealitatea aztertzea izanen da. Tresna bezala elkarrizketa masiboaren bilketa hartuz gazteriaren kezka, arazo, oztopo,
aspirazio eta nahiak identifikatzeko saiakera eginen dugu. Guzti hau bildu ondoren honen inguruko hausnarketa prozesua bultzatzen ahaleginduko gara hau burutzeko mekanismoa Baztanen jada martxan dagoelarik.
Baztango Gazteriari buruzko azterketa (8 orri)