hezkuntza

Hezkuntza Diagnostikoa (16 orri)


Atal bakoitzaren azpian ongi ikusten ditugun arloak eta beharrak aipatzen ditugu ta hemen duzue hoien laburpen orokor bat edo diagnosi hontatik atra ditugun ondorio garrantzitsuenak:
• Haur Eskolarekin adibidez funtzionamendu egokia ikusten da udalaren aldetik (harreman iraunkorrak).Ez da gauza bera ikusten bertze ikastetxeekin eta horren beharra nabarmena da.
• Hezkuntza mailan kalidadeko hezkuntzaren aukera bada Baztanen. Hortarako irakaslegoaren interesa eta gurasoen konpromezua ezinbertzekoa da ta batzuetan ez da holakorik gertatzen.
• Lanbide eskolan eskaintza beharrei egokitzearen saioren bat egin bada ere, ez da lortu, ta ona izanen zen.
• Kanpo jarduerei dagokionez guttienezko koordinaketa faltan sumatzen da, ikastetxe bakoitzak/guraso elkarte bakoitzak bere aldetik antolatzen ditu ekintzak ( ahal duenean ), bainan lotura eta luzerako helbururik gabe. Gisa honetan faltan hartzen dugu kirol esparruan burutzen diren ekintzen inguruko azalpenak non Baztango hainbat haur-gazte biltzen bait diren. ( horren inguruko diagnosia egitea derrigorrezkoa da ).

Hezkuntza formala eta ez-formala hartu da kontutan gehien bat diagnosi hau egiterakoan eta alde batera utzi da informala, hau da, etxekoa, karrikakoalagunartekoa.... Ez garrantzirik ez duelako, diagnosia egiterakoan lehentasunak jarri behar izan ditugulako baizik.

Txosten honetan agertzen dira, ordenean :
• Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeak : HAUR ESKOLA, BAZTAN IKASTOLA, ELIZONDOKO ESKOLA, HERRIETAKO ESKOLAK. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK.
• Bigarren hezkuntza : LEKAROZ eta ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLA.
• Bertze eskolak : MUSIKA ESKOLA